Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cultura y ocio
Irungo Kaleetan barrena Kataluniaren alde PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 17 de Abril de 2018 10:07

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 16 de Abril de 2018.

IRUNGO KALEETAN BARRENA, KATALUNIAREN ALDE

12:00etan abiatu zen manifestazioa San Juan plazatik.
Atzoko manifestazioaren irudia.
Atzo, Irungo Kataluniaren aldeko talde herritarrak egindako deialdiari hamarka irundarrek erantzun zioten. ‘Kataluniaren alde’ lelopean abiatu ziren eguerdian San Juan plazatik, Irungo kale esanguratsuenak zeharkatzeko. Atzo, sei hilabete bete ziren Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ekintzaileak kartzelan sartu zituztenetik.
Politikariei babes guztia adierazi zioten manifestazio guztian zehar, eta “preso politikoen askatasuna” eskatzeaz gain, Espainiako Estatuari “estrategia errepresiboa gelditzea” exijitu zioten. Horrez gain, “politika egiteko eskubidea” defendatu zuten. “Euskal zein katalan herriek burujabe izateko duten eskubidea aldarrikatzen dugu eta beraz, haien etorkizunaren jabe izateko eskubidea”, adierazi zuten antolatzaileek
.
 
Euskaraldia Antolatzeko lehen bilera, "Arrakastatsua" PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 17 de Abril de 2018 10:03

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 16 de Abril de 2018.

EUSKARALDIA ANTOLATZEKO LEHEN BILERA, “ARRAKASTATSUA”

Adin guztietako herritarrak gerturatu ziren lehen bilerara.
Joan den larunbatean (hilak 14), Aitzondo Irungo Euskara Taldeak Euskaraldia antolatzeko lehen bilera irekia egin zuen. Palmera Montero Guneko bigarren aretoan jendetza elkartu zen, hamaika egunez euskaraz bizitzeko dinamika definitzen hasteko.
Herritarrek ekarpen egin dituztela jakinarazi dute taldetik, eta eztabaidarako tartea ere utzi zutela joan den larunbatean. Herritarrek Aitzondo taldearen sorrera “ilusioz” ikusi dutela argitu dute taldetik.
Antolatzaileen esanetan “arrakastatsua” izan da lehen bilera hori (40 bat lagun elkartu ziren). Antolatzaileek esplikatu bezala, bi modutara izango dute herritarrek aukera Euskaraldian parte hartzeko: Ahobizi ala Belarriprest gisa. Ahobiziek ahal duten guztietan euskaraz egiteko konpromisoa hartuko duten horiek izango dira; Belarriprest-ak berriz, euskaraz egin ez arren, mintzakideari erdaraz ez egiteko prest egongo diren horiek.
Hurrengo deialdiari adi egoteko deialdia luzatu dute Aitzondoko kideek, lanean hasteko batzordea lehenbailehen eratu nahi baitute.
Joan den astean HITZAk Aitzondo euskara taldearen inguruko erreportajea egin zuen. Irakurri hemen.
 
Prostituzioaren inguruko eztabaida ostegunean , Kabigorrin PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 17 de Abril de 2018 09:54

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 16 de Abril de 2018.

PROSTITUZIOAREN INGURUKO EZTABAIDA, OSTEGUNEAN, KABIGORRIN

Kabigorrin izango da eztabaida, 19:30ean.
Datorren ostegunerako (hilak 19), Irungo Kabigorri Ateneoak DokuForum-a antolatu du. 19:30ean emango diote hasiera. Antolatzaileek adierazi dutenez, eztabaidaren helburua “gaiaren inguruan dauden iritzi eta ikuspegi ezberdinak aztertzea” izango da.
Prostituzioaren inguruko eztabaida antolatu dute, eta mundu horretan dauden jarrera ezberdinak aztertuko dituzte. Horretarako, ‘Puteros’ dokumentala proiektatuko dute, ‘zergatik gastatzen dute dirua horretan?’, ‘zer pentsatzen dute?’ edota ‘nola bizitzen diren?’ galderei erantzuna bilatzeko. Proiekzioaren ostean, prostituzioan aritzen diren pertsonekin lan egiten duen Arratsa Elkartearen ordezkari batek zer nolako arazoekin topatzen diren kontatuko du. Herritar guztien artean luzatu dute bertaratzeko deialdia.
 
Hiriaren Iragan Erromatarra ikertuko dute Polonia eta Errumaniako 30 ikaslek PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 17 de Abril de 2018 09:51

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 16 de Abril de 2018.

HIRIAREN IRAGAN ERROMATARRA IKERTUKO DUTE POLONIA ETA ERRUMANIAKO 30 IKASLEK

Gaurko aurkezpenaren irudia.
Irungo Udaleko Gazteria eta Hezkuntza saileko ordezkari Monica Martinezek hiriko gazteei zuzendutako azken egitasmoaren berri eman du gaur. 13-17 urte bitarteko gazte irundarrek udaran beste herrialde batzuetara bidaiatzeko udalak bideratzen duen laguntza programaren barruan, oraingoan, Polonia eta Errumaniatik etorritako ikasleekin elkartuko dituzte irundarrak.
Besteetan irundarrek Europako herrialdeak bisitatu dituzten bezalaxe, guztira, 30 ikaslek bisitatuko dute Irun. Hamar egunez, txangoak, bisitak, edota bestelako jarduerak egingo dituzte ikasleek. Dies Oiassonis eguna dela eta, hiriko iragan erromanoa ikertuko dute gaztetxoek. Uztailaren 8tik 17ra bitarte bisitatuko dute hiria.
Programan izena emateko, 13-17 urte bitartekoek  hilaren 23tik 27ra bitarte apuntatzeko aukera dute, Igazte-ren bulegoan edota CBA liburutegian, astearte, ostegun eta ostiraletan (11:00etatik 13:30tara) eta astelehen eta asteazkenetan (17:00etatik 19:30tara).
 
Irun Kataluniarekin se manifestó el domingo contra «la estrategia represiva» del Estado PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 17 de Abril de 2018 09:29

Noticia publicada en Diario Vasco,el martes día 17 de Abril de 2018.

Irun Kataluniarekin se manifestó el domingo contra «la estrategia represiva» del Estado

La cabecera de la marcha, al comienzo de la avenida de Navarra./
La cabecera de la marcha, al comienzo de la avenida de Navarra. 
M.A.I. IRUN.Martes, 17 abril 2018, 00:09
La iniciativa Irun Kataluniarekin celebró el domingo una marcha por «la paralización de la estrategia represiva» en Cataluña y el «derecho a decidir de los pueblos». Los convocantes aludieron a «la moción que el Pleno del Ayuntamiento aprobó para solidarizarse con el pueblo de Catalunya y todas las personas e instituciones que están padeciendo la represión política y antidemocrática dirigida por el Gobierno de España». Indicaron que desde la aprobación de aquel texto, que instaba también «a que se posibilite la expresión de la voluntad democrática del pueblo de Catalunya y se respete su decisión», la situación «no ha hecho más que empeorar».
 
<< Inicio < Prev 1231 1232 1233 1234 1235 1236 1237 1238 1239 1240 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting